1974ko irailaren 13an, ETAk hamahiru pertsona hil eta hirurogeita hamar zauritu zituen Rolando kafetegian (Madril) egindako atentatuan. ETAren lehen atentatu masiboa izan zen, eta zibilen hilketak lehen zatiketa handia eragin zuen talde terroristan: ETA politiko-militarra batetik eta ETA militarra bestetik.
Garai hartan hasi ziren talde terroristaren barruan indarkeria erabiltzen jarraitzeari buruzko eztabaidak. ETAko kideek terrorismoaren jardueraren amaiera erabakitzeko aukera izan zuten lehen aldia izan zen. Aukera galduetako bat.
Mahai-inguruko parte-hartzaileek atentatua erakundearen barrutik nola bizi izan zen azalduko dute, eta talde terroristaren bilakaeran eragin zituen ondorioak aztertuko dituzte.
Parte-hartzaileak:
Moderatzailea: Gorka Landaburu
Mahai-ingurua zuzenean ikusteko:https://www.youtube.com/live/cImk3t2jNP0?si=dbXOgQsRR9StNOOF