Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Maiatzeko Doinuak 2025: egitaraua

mayo 4 - mayo 25

Tolosako Ekinbide Etxeak, Musikenerekin lankidetzan, maiatzeko igande guztietarako formatu txikiko kontzertu-ziklo bat antolatu du, lau guztira, «Maiatzeko Doinuak» izenburupean. TOPIC-en, eguerdiko 12:00etan, izango den kontzertu-zikloaren bigarren edizioa da.

Musikenen 5 master ofizial daude eta horietako bat interpretazio klasikoa da. Bertako ikasleek garatzen duten ikasketa-planaren barruan, kanpoko proiektua izeneko ikasgai bat dago, non kontzertu bat edo gehiago sortu behar duten. Ziklo honetan parte hartuko duten taldeak interpretazio klasikoko masterreko ikasle guztiak dira, eta publikoarentzat interes berezia duten proiektuak sortzen dituzte. Kasu honetan, lau kontzertu sortu dira, estilo desberdinetakoak eta talde desberdinetakoak.

Zikloa maiatzaren 4an hasiko da, Wind Soul Quarter taldearen emanaldiarekin. Wind Soul Quartet taldea Musikeneko musikari ikasle gazteek osatutako ganbera-taldea da. Ikasle horiek Estatuko hainbat lekutatik (Madril, Andaluzia, Euskal Herria) eta beste herrialde batzuetatik (Kolonbia) etorritakoak dira.

Zikloaren bigarren kontzertua maiatzaren 11n izango da, “Inspira” hari laukotearen eskutik. Honako hauek osatzen dute taldea: Gabriela Méndez (biolina), Estefanía Bermúdez (biolina), Paula Chana (biola) eta Álvaro Cabanillas (biolontxeloa).

Maiatzaren 18an Cantum Temporis taldearen emanaldia izango dugu. Cantum Temporis baritono, tenorra eta pianoz osatutako ahots ganbera-taldea da. Musikenen sortua, ikastetxearen proiektu propio baterako, XVIII. eta XIX. mendetako ahots ganbera-musika interpretatu eta zabaltzea du helburu. Taldea oso ondo zaindutako lan hautatuengatik bereizten da, konposizio klasikoetatik hasi eta hain ezagunak ez diren musiketaraino.

Ziklo honi amaiera emateko, maiatzaren 25ean Hava Duo: Maria Benitezek (tronboia) eta Jéssica Duartek (akordeoia) osatutako bikotea da eta bere izenak bi instrumentuen arteko lotura nagusia islatzen du, airea. Batasun horren bidez, oztopo tradizionalak gainditzeko asmoa dute, soinuaren interakziorako modu berriak bilatuz eta proposamen berritzaile bat sortuz, non bi instrumentuek elkar sostengatzen duten, haien adierazteko gaitasuna nabarmenduz.

Local

Topic. Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza, 1
Tolosa, Gipuzkoa 071 España