2025eko Maiatzeko Doinuak jaialdiaren barne.
Zikloa maiatzaren 4an hasiko da, Wind Soul Quarter taldearen emanaldiarekin. Wind Soul Quartet taldea Musikeneko musikari ikasle gazteek osatutako ganbera-taldea da. Ikasle horiek Estatuko hainbat lekutatik (Madril, Andaluzia, Euskal Herria) eta beste herrialde batzuetatik (Kolonbia) etorritakoak dira.
Talde hau María Isabel Ortegak (flauta), Bixen Gómezek (oboea), Manuel Lópezek (klarinetea) eta Ange Paola Bazzanik (fagota) osatzen dute.