
Clarissa Pinkola Estés-en hitzeetan bi hitz hauek, emakume eta basatia, emakumezkoen psike sakoneko atea jotzeko ahalmena dute. Pasabide bat irekitzeko balio duten hitzak dira. Emakume ororen senak, edozein kulturatik etorrita ere, ulertzen dituen hitzak.
Hau lortzeko beste era bat ipuinak dira, istorioak. Ipuinek konfindantza ematen digute, geure burua sakontasunez ezagutzera gidatzan gaituztelarik.
Horregatik, ipuin saio honetan, emakume bakoitzak bere atetxo majikoan jotzera gonbidatu nahi dut. Emakume Basatia emakume guztion osasuna delako. Historioan zear debekatua, zigortua, zapaldua, ez ikusiarena egin dioten arren eta arriskutsua, dudatsua edota erotzat hartu duten arren, Emakume Basatia beti berpiztu egiten delako. Emakumerik zuhurrenak ere, bere tokirik sekretuenean gorderik daramalako.
IRAUPENA: ordu bete.
ADIN GOMENDATUA: 15 urtetik aurrera.