
Maihu & Taquary, Voices of Earth, 6. atala (2021.). Aner Etxebarria, Pablo Vidal. 38 min.
Brasilgo Amazoniako awa-guaja komunitatekoek hanima (animalia sakratuak) deiturikoekin duten harremana kontatzen da. Haien arbasoen legeak zera dio: “Naturak elikagaiak ematen dizkigu, baina, aldi berean, ehizatutako animalia batek kumeak baditu, adoptatu egin behar dira”. Hortaz, animalia horiek, hazten direnean, komunitatean gelditu ala ez erabakitzen dute.
Proiekzioaren ondoren solasaldia (gaztelaniaz) egongo da. Parte hartuko dute:
Aner Etxebarria: Dokumentalaren zuzendari eta gidoilaria.
Rosabel Argote: Kazetaria, idazlea eta feminismoan, migrazioetan eta asiloan eta beste gai sozial batzuetan espezializatutako aktibista.
Amazoniak. Antzinako etorkizuna erakusketarekin lotutako jarduera.