Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Maika Makovsky: «Bunker Rococo»

mayo 24

Maikak ateak irekitzen dizkio bere nortasunari zortzigarren album honetan, estilo paregabea aberasten duten ñabardura eta eraginekin jantzita. Orain arte egin duen ibilbideko album osoena da, artista gisa hobekien definitzen duena.

The Playpen-en (Bristol) grabatua, eta Ali Chant-ek ekoitzia, diskoak soinu-biluztasuneko uneak ditu, hari eta haize-egokitzapen ederrak, sintetizadoreak, gitarra elektrikoak eta instrumentu klasikoak dotore uztartuta. Kontu bikain eta obsesiboz konposatu eta ekoiztutako diskoa da. Bada krudeltasun eta inprobisazioz beteriko minuturik bertan, eta baita egokitzapen oso ondo pentsatuak zen Maikak bere konposizioetan ezin hobeto integratu dituen erritmo mazedoniarrak ere. Lau minututik beherako abesti gutxi daude. Garapen klasikoak daude pop egituren barruan, erritmo zatituak, letra aldizka deserosoak, aldizka kriptikoak.

Diziplinartekotasunaren bidetik dabilen artistarik bada, Maika da artista hori: bere talentu musikalak, eraginugariek, eta senaren bilaketa etengabeak musikari benetan paregabea bihurtzen dute.

Fitxa artistikoa: 

  • Pianoa, guitarra: Maika Makovsky
  • Bateria: Pep Mula
  • Baxua: Daniel Fernández
  • Gitarra: Bobbi Relac
  • Biolina: Aleix García
  • Biola: Úrsula Amargós
  • Tronpa: Guillem Senra
  • Tronbon: Francina Mercadal

Sarrerak: 

  • Sarreren salmentaren ordutegi berezia: apirilak 10
  • Online salmenta apirilaren 10eko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.org)
  • Ohiko salmenta: apirilaren 11etatik aurrera

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen Udaberri-udako programazioaren parte da.

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España