Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Maitaldia 2024

septiembre 4, 2024 - septiembre 16, 2024

Maitaldia dantza jaialdia aurkeztu dute gaur, Biarritzen. Irailaren 4tik 16ra egingo dute jaialdia, Biarritzen nagusiki, baina baita beste 16 udalerritan ere, Errenteriatik Bokalera eta, ekialdera jota, Atharratzeraino.

41 konpainia arituko dira guztira dantza garaikidearen euskal hitzordu gorenean; izen batzuk aipatze aldera, Bernako, Marseillako eta Montecarloko balletak, Rennes, Caen eta Nanteseko koreografia zentroak, Sun-a Lee hegokorear sortzailea, Robinson Cassarino eta Bruno Pradet. Nola ez, etxekoak ahaztu gabe: Kukai, Bilaka, Dantzaz, Martin Harriague….

Kukaik Euskorleans aurkeztuko du, giro udatiarrean, Bilakak Ilauna sorkuntza, eta Martin Harriague Emilie Lericherekin arituko da Crocodile berritasunarekin.

Detalles

Comienza:
septiembre 4, 2024
Finaliza:
septiembre 16, 2024
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2024/09/04/maitaldia-2024/webkklik00-detalle/eu/

Local

Espelletenia kulturgunea
Larceveau-Arros-Cibits, 643 Francia