Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Maitaldia 2025

septiembre 5 - septiembre 15

2025eko Maitaldia dantza jaialdia irailaren 5etik 15era egingo dute. Biarritzen egingo den dantza jaialdian Euskal Herriko dantza konpainiek berezko programazioa izango dute ‘Les compagnies du territoire’ izenpean.

Ça colle au basque’ egitasmoaren baitan, Etxepare Euskal Institutuaren eta Malandain Ballet Biarritzen arteko lankidetzari esker, zortzi euskal konpainia izango dira Maitaldiaren egitarauan ariko direnak: Malandain Ballet BiarritzKukai DantzaBilaka KolektiboaMizel Théret & Beñat AchiaryDantzazCompagnie Á Pas Furtifs, Cie Project ra.re / Collectif Rabbit Research eta AltxaLili Show. Emanaldi horiez gain, jaialdiaren lehen asteburuan, irailak 6 eta 7, topaketa profesional bat antolatuko da.  

Biarritz agertoki nagusi duela, Maitaldia jaialdia dantza klasiko eta garaikidearen topagune erreferenteetako bat bilakatu da azken 35 urteotan, Frantziako nahiz nazioarteko programatzaile eta kultur eragile ugari erakartzen baititu urtero. Hala, euskal dantza konpainiek beren lanak nazioartekotzeko aukera izango dute Maitaldian.

Detalles

Comienza:
septiembre 5
Finaliza:
septiembre 15
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/09/05/maitaldia-2025/webkklik00-detalle/eu/

Local

Ostuñoko ingurunea
Urkabustaiz, Álava 054 España