Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

MAITE LARBURU: «Maizter»

mayo 9

Ahotsa, gitarra eta biolina: Maite Larburu

Bateria: Karlos Arancegui

Klarinetea: Carlos Taroncher

Maizter hau maizter askok habitatzen dute. Soila, soinu naturalistez betea, Larburuk bere estudio propioan grabatua, atmosfera etxekoiagoa jaso asmoz. Hemen, gitarra klasikoa, ahotsa, biolina eta soinu organikoak, txori, erreka, baso, haize, auto, eta grua auzoen zaratarekin bizi dira, folk progresiboa deitu litekeen zerbait sortzeko, estilorik finka baliteke. Entzute-abiapuntua eta Larbururen ubikazioa orbitan ibiliko dira, musika orain hemendik, gero handik somatzen delarik. Diskoa transitatzeko espazio bat izango baita: kantu batetan sartzen zarenean, beste hainbat eremu anitzetara irtengo zara, eta buelta atzera; nor noren maizter den jakin beharrik gabe.

Local

Lege Zaharren enparantza. (euria bada: Modelo Aretoa)
Zarautz, Gipuzkoa 079 España