Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Malditos tacones»

octubre 18 - octubre 19

Malditos tacones, Ignacio Amestoyren testu bizi-biziak bi emakume boteredunen arteko lehia kontatzen du. Egiaren bila dabiltzala, gezur handia kausituko dute. Gaur egungo bi biziraule dira, eta behar duten oxigenoaren xerka ari dira, duintasun galdua berreskuratzeko. Haien gainean, erraldoi baten itzala; Agamenon anker horietako bat. Botere ustel baten herentzia, sexu-identitate jakin batekoa, zapalkuntza-arma gisa.

Bi bizitza, bi etika kontrajarri, emakumeontzat diseinatuta ez dagoen gizarte honetan. Victoria Burton handia, Burton familiako matriarka. Eta María García, abokatu bikaina, bidea bere kasa egindakoa. Bi emakume handi, klase pribilegiatu baten boterea biluzten, larrutzen edo berrasmatzen. Munta handiko bi emakume takoi gainean, zein bere moduan. Bi emakume bakar. Beti egon dira bakarrik.

Fitxa artistikoa:

  • Interpreteak: Luisa Martín, Olivia Molina
  • Egilea: Ignacio Amestoy
  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Magüi Mira
  • Zuzendari laguntzailea: Antonio Sansano
  • Eszenografia: Curt Allen, Leticia Gañán (Estudio Dedos Aaee)
  • Argiztapena: José Manuel Guerra
  • Musika: Santiago Martínez
  • Ekoizlea: Jesús Cimarro
  • Teknikari burua: Ignacio Huerta
  • Ekoizpen burua: Juan Pedro Campoy
  • Zuzendari laguntzailea: Paloma Parejo
  • Gerentea: Guillermo Delgado
  • Argiztapen teknikaria: Marc Jardí
  • Soinu-teknikaria: Felix Botana
  • Makinista: José Herradón
  • Kartelaren diseinua: David Sueiro
  • Kartelaren argazkia: Javier Naval

 

Detalles

Comienza:
octubre 18
Finaliza:
octubre 19
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/10/18/malditos-tacones/webkklik00-detalle/eu/

Local

Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
DK. Kale Nagusia, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España