Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Mallabiko Jaiak 2025: JANUS LESTER + SÜNE

septiembre 6

Lekeitioko 2025eko jaiaetako egitarauaren barne.

Janus Lester-ek Lore izeneko bigarren diskoa aurkeztuko du. Musikari berak adierazi duenez, “diskoa loratze baten metafora da: batzuetan ez dakigu landare batek zergatik ez duen loratzen, ura edo argia behar ote duen, baina faktore gehiago egon daitezke tartean. Hori bera gertatzen da sormen prozesuarekin ere”.

Diskoak hainbat kolaborazio berezi ditu. Izaro abeslaria “Nola hartu arnasa” kantuan aritu da, eta Neomak taldeak “Etxean” abestian parte hartu du. Musika aldetik, aberastasun handiko diskoa da, eta Mumford & Sons edo Stromae bezalako erreferente anglosaxoien eragina sumatzen zaio, berezko nortasuna galdu gabe.

Janus Lester eta bere taldeak (Garazi Esnaola, Mañan Arbelaitz, Julen Suárez, Andoni Arriola, Julen Barandiaran eta Javier Echarri) aurkezpen birarekin musikazaleak liluratzeko prest daude. Lore diskoak emozioen sakontasuna eta doinu aberatsak uztartzen ditu, eta zuzeneko emanaldietan guztia emateko prest daude.

 

SÜNEk bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du, AMAINEMAN izenpean. Diskoa 11 abestik osatzen dute, eta horietatik hiru aurrerapen gisa kaleratu dira dagoeneko: “Sunday”, “Lau Korapilo” eta “Txitxarro”, gainera, Sünek artista handiak izango ditu lagun LP honetan zehar.

AMAINEMAN, amain eman. Erdaraz “dejarse llevar”, “fluir” edo “dar rienda suelta”. Euskeraz ezezaguna den hitz hau lehen planora ekarri nahi izan du SÜNEk.

Hasierek ematen duten askatasunarekin zein beldurrarekin sortu ditu abestiak, amaierez eta etapa aldaketei buruz kantatzeko. Tradizioa, emakumeen ahalduntzea zein egunerokotasuneko gaiak ere landu ditu besteak beste.

 

 

Local

Majori plaza
Ordizia, Gipuzkoa 076 España