Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Mangamore 2025

octubre 11 - octubre 12

Urriaren 11tik 12ra bitartean Mangamore jaialdiaren hemeretzigarren edizioa ospatuko da.

Edizio honetako berrikuntza gisa, ekintza eta ekitaldien ez dute etenik izango eguerdian, eta, beraz, bertaratzen direnek programazioaz gozatu ahal izango dute egun osoan zehar, goizetik arratsaldera bitartean. 

Mangamore udalerriko lau espaziotan zehar ospatuko da eta bakoitzak egitarau propioa izango du, bertaratzen direnei anitzez gozatzeko aukera eskainiz.

  • Amorebieta IV pilotalekua

Espazio hau jaialdiko jarduera eszeniko eta kulturalen agertoki nagusia izango da: cosplay, karaokea, asian dance, hitzaldiak, zuzeneko showak, errezitaldiak, arte martzialen erakustaldiak edo eduki sortzaileekin hitzaldiak, besteak beste.

  • Zelaieta zentroa

Zelaieta Zentroa jaialdiaren gune interaktibo eta parte-hartzailea izango da, bereziki gazteentzat eta familientzat diseinatutako guneekin. Bertan, stand ez-komertzialeko gunea eta familia-gunea egongo dira, haurrentzako tailer eta jolasekin; eskulanak eta sormen-tailerrak (origamia, txapak eta japoniar idazkera) egiteko gunea; eta bideojoko eta arcade aretoa, asteburu osoan zehar zabalik egongo dena. Rol partidetan, karta txapelketetan, erakusketa kulturaletan eta ilustrazioetan ere parte hartu ahal izango da, baita Kaidan Taldeak antolatutako beldurrezko pasarte misteriotsuan ere. Gainera, Scalextric Sari Nagusia izango da, trebetasuna, lehiaketa eta oroimenak uztartzen dituen proposamena.

  • Zelaieta parkea

Kanpoaldean, Zelaieta parkeak Japoniako manga, anime eta kulturarekin zerikusia duten denda eta standak (Artist Alley) izango ditu. Horrekin batera, gune gastronomiko bat egongo da da, eta Star Wars Legion 501 eta Kiosko Spare guneak ere bisitatu ahal izango dira, eszenografia eta unibertso galaktikoko pertsonaiak ezagutzeko. Azkenik, Txu Txu tren tradizionala ere izango da, Gudari kalean geldialdia eginez.

  • Zornotza Aretoa eta Herriko Plaza

Mangamore-ren programazioa Zornotza Aretora ere zabalduko da; bertan bideojokoen txapelketak egingo dira zinema-pantailan. Bestalde, Herriko Plazan puzgarriak egongo dira txikienentzat asteburu osoan zehar, baita umore horiko zirkuituak ere.

Jarduera nabarmenak:

Mangamore-ren programazio zabalaren baitan, zientzia, entretenimendua eta pop kultura uztartzen dituzten lehen mailako gonbidatuak ere izango dira. Hauek dira edizio honetako ekintza nabarmenetako batzuk.

  • Anna Morales (SizeMatters)

Estatuko zientzia-dibulgatzaile ezagunenetaa da eta “Ciencia con Pokémon” ikuskizuna aurkeztuko du hitzaldi bisual eta interaktibo batean. Bertan, Pikachu edo Bulbasaur bezalako Pokemonen atzean dagoen  zientzia azalduko du, ilustrazioa, biologia eta pop kultura uztartuz.

  • Alexby11

Eragin handiko youtuber honek 8 milioi harpidedun baino gehiago batzen ditu eta Mangamoren izango da, bere jarraitzaileekin batera jarduera batean parte hartzeko. YouTube sortu zenetik, Alexby11k leku garrantzitsua lortu du gamer komunitatean.

  • Dragoi Bola Super, orain euskaraz

Ostiralean, azaroaren 11n, 16:00etan, Zelaietan Dragoi Bola Super telesail berriaren euskarazko bikoizketa aurkeztuko da. Telesaila azaroan aurkeztuko da Makusi plataforman baina Mangamoren, telesaileko bikoizketa ahots taldeak parte hartuko du: Amaia Ugartemendia (Ladybug), Andrea Sanz (Dora esploratzailea), Gaizka Soria (Raphael ninja dortoka), Igone González (SuperDino), eta artista gehiago izango dira ekitaldian. 

Artista zornotzarren parte-hartzea, funtsezkoa Mangamoren

Mangamorek bere tokiko izaera eta izaera inklusiboa indartzen du urtero, Amorebieta-Etxanoko artista, denda eta kultur eragileen presentzia sustatuz.

Edizio honetan Erikainblueshop, Gorgoku-art, Shxro7 eta Pawttea ilustratzaile eta sortzaileak nabarmentzen dira, Zelaieta zentroan gune propioa izango dutenak. Herriko Jack ‘s Cave Shop dendak ere parte hartuko du Zelaieta parkeko merkataritza-gunean eta Forjadores elkarteak rol jokoen eta Magic txapelketaren antolakuntzan egingo du lan. 

Gainera, Luis Urrengoetxea kalean dagoen Antxeta by Taberu tabernak Mangamore pintxo berezia eskainiko du asteburu osoan zehar eta Zornotza Musika Bandak ere kontzertua eskainiko du asteburuan zehar.

Japonia tradizionalak ere lekua izango du Mangamoren

Manga eta animetik haratago, Mangamorek espazio garrantzitsua ematen die japoniar kulturaren adierazpen tradizionalenei.

Horien baitan kokatzen da KAZEOTO taldearen kontzertua, ostiralean, hilak 11, 16:00etan Amorebieta IV pilotalekuan. Errezitaldiak Tsugaru Shamisen, Shinbone eta taiko instrumentu tradizionalekin egindako musika errezitaldia eskainiko du.

Larunbatean, halaber Zelaieta Zentroan tearen zeremoniaren erakustaldi bat egingo da (Chado), Mina no Kimonoren eskutik. Igandean, berriz, Laura Maraver adituaren txanda izango da. Kitsukearen artea, kimonoa janzteko teknika tradizionala,  erakutsiko du frontoian, sinboliko bezain konplexua. Horrez gain, asteburu osoan zehar, Zelaieta Zentroko lehen solairuan, Onuki Collectionek antolatutako “Tori” arte erakusketa japoniarra bisitatu ahal izango da.

Detalles

Comienza:
octubre 11
Finaliza:
octubre 12
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/10/11/mangamore-2025/webkklik00-detalle/eu/

Local

Mendialdea
Campezo/Kanpezu, Álava 017 España