Kuantikaz blai!
Eduardo Sáenz de Cabezón matematikari eta dibulgatzaile ospetsuaren hitzaldia.
Deutsch eta Feynmann-ek beren buruari materiaren propietate kuantikoak aprobetxatuko zituen konputazio mota bat asmatzea posible ote zen galdetu ziotenetik, berrogei urte baino gehiago igaro dira. Tarte honetan konputazio kuantikoa gero eta promesa hurbilagoa bihurtu da, esperantzaz eta mehatxuz betea. Bere potentzial osoan gauzatzen bada, paradigma-aldaketa bat izango da zientziaren eta teknologiaren eremu askotan. Baina beteko al da promesa hori? Ez gaude ziur. Konputazio kuantikoak gela ilun bat izaten jarraitzen du, eta bertan argiaren etengailua itsu-itsuan zartadaka bilatzen saiatzen gabiltz. Pizten denean, hobe da prest harrapatzea.
Sarrera librea. Aforo mugatua.