Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Manual básico en lengua de signos para romper corazones»

abril 10

Zentro Dramatiko Nazionaletik igaro ondoren, Edgar Córcolesek berriro taularatuko du Roberto Pérez Toledoren proiektu hau. Maitasun-isto­rio honetan, protagonistek elkarri bihotza hausteko beharrezko zeinuak deskubrituko dituzte, eta, aldi berean, ikasiko dute maitasun-istorio batzuk nor zaren deskubritzen laguntzeko iristen direla.

Lucho gorra da, baina Jaimek asko du hari kontatzeko. Negua da, eta elkar ezagutu berri dute. Luchok zeinu-hizkuntza irakasten dio Jaimeri, eta, Pote pisukidearen baimenarekin, ohiko presentzia bihurtuko da haren egunerokoan. Hitzen eta zeinuen artean, behaztopaka maitemintzen dira, eta, bien bitartean, haien babesak pitzatu egingo dira, beren munduek talka egingo dute, eta Jaime Luchoren intimitate misteriotsuan arituko da miatzen, haren ahizpa Juana –hura ere gorra– barne.

Aldi berean, Jaimek zeinu-hizkuntza ikasten jarraituko du, Luchok proposatutako ariketa praktikoei esker. “Gaur harremana utziko dugunaren itxurak egingo ditugu; harremana hausten erakutsiko dizut, zeinu-hizkuntzan”, proposatuko dio.

Fitxa artistikoa: 

  • EGILEA: Roberto Pérez Toledo
  • ZUZENDARITZA: Édgar Córcoles, Mario Ronsano
  • ANTZEZLEAK: Carlos Soroa, Enrique Cervantes, Emma Vallejo, Jonás Torres
  • ESZENOGRAFIA: Jose Antonio Royo Melero
  • JANTZIAK: Toño Monzón

 

Local

Leioako Liburutegia (Kultur Leioa) – (5ª planta (Taller 5))
José Ramón Aketxe, 11
Leioa, Bizkaia 054 España