Norena da itsasoa? Nork erabakitzen ditu gure ozeanoen mugak? Ezagutu Xabier Alberdiren eskutik, Mare Clausum erakusketa eta lortu galdera hauen erantzuna.
Europak zazpi mendetan zehar munduko ozeano guztietan barrena buruturiko hedapen eta menderakuntzan Euskal Herriak izandako erantzukizun erabakigarriaren ingurukoa dugu erakusketa hau. Historiaren hasieratik hainbat zibilizazio borrokatu izan dira itsasbideen eta itsas baliabideen ustiapenaren gaineko nagusigoa eskuratzeko lehian, eta hauen berri izateko aukera paregabea dira Mare Clausumera bisita gidatuak.