2025eko Mareak Jaialdiaren baitan.
Ahozko narrazio musikatua. Maider Alcelay + Igor Salas
Azken urteetan era ezberdinetan Maideri heldu zaizkion istorioak aurkituko ditugu saio honetan. Batzuk irakurri egin ditu, beste batzuk aurkitu, beste hainbatere bera aurkitu dute, edo kontatu egin dizkiote, edo imajinatu egin ditu… baina guztiek zirrara handia eragin diote. Urrutiko lekuetatik bidaiatu eta oso ezberdinak diren arren, istorioak lotuta daude. Emakume protagonistak erakusten diguten aurrera egiteko eta bizitzeko nahi, gogo eta beharrazien artean ematen da lotura hori. Erraietatik barreiatzen duten indarrak dira hemen emakume bihurtzen dituena. Eta saioa borobiltzeko, Igor Sala musikariak dantzan jarriko ditu istorioak bere eskusoinuaren melodiekin.