Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Maria Oses + Idoia Asurmendi: «Munstroen bila: ohearen azpian aurkitutakoak»

marzo 20

Antolakuntzak adierazten du:

Ez da kontzertu bat, ezta errezitaldi bat ere: musikaren eta hitzaren arteko elkarrizketa bat da. Bi artistek elkarrekin sortu zuten lehenengo kantuak « Munstroa » du izena, eta iluntasunari beldurra dion munstro bati buruzkoa da. Kantu horri tiraka, munstroak hartu dituzte gai orokor gisa, ikuskizunaren haria izateko. Ohearen azpiko munstroak esnatu eta oholtzaren gainera gonbidatu dituzte, eta aitzakia paregabea izan da zenbait gai lantzeko, hitzaren eta musikaren bitartez esperimentatzeko, jolasteko eta fantasiari tarte bat eskaintzeko.

Local

Zaraia Aretoa – (Alberto Acero Plaza)
Santa Kurtz, 20
Aretxabaleta, Gipuzkoa 013 España