Markina-Xemein uztailaren 11tik 16ra ospatuko ditu 2025eko Karmen jaiak.
Markina-Xemeingo Udalak 2025eko Karmen jaiak iragartzeko kartel lehiaketa jarri du martxan.
Bi kategoria izango ditu lehiaketak, eta sari bana kategoria bakoitzean:
*Nagusiak (16 urte edo gehiago): 500 euro
*16 urtetik behera: 150 euro
Lanak aurkezteko epea:
Ekainak 4 (14:30ean)
Tokia:
Markina-Xemeingo Udaletxean edo Uhagon kulturguneko bulegoan (bulegoko ordutegian).
Oinarriak (Pdf)¿¿¿