Karmen jaiak amaitu bezain pronto, jazz-doinuak izango dira nagusi Markina-Xemeinen. Azken urteetan lez, kalitatezko taldeek parte hartuko dute. Nabarmentzekoa izango da euskal jazz artisten parte-hartzea.
Egitaraua
Uztailak 17, eguena, 19:30ean, kalean zehar
BROKEN BROTHERS BRASS BAND
Iruñeko kaleetan jaiotako bandak New Orleanseko kale-taldeen egungo eta ohiko soinua dakar. Askotariko estiloa daukate: jazz garaikidea, rapa eta gospela gure kaleetako bizitza islatzen duten kantuekin.
Uztailak 18, barikua, 19:30ean, Uhagonen
MAITE RUIZ DE ERENTXUN
Jazza eta euskal tradizioa uztartzen dituen soinu-jotzaile lekeitiarra. Kontzertua bidaia bat da: euskal kulturaren ospakizunetik abiatzen dena, kultura berriak ezagutzeko desira adierazten duena, mugimendua daukana… Zazpikote honekin, jazz fresko eta malguaz batez gozatuko dugu.
Uztailak 19, zapatua, Uhagonen
19:30: LLUIS COLOMA TRIO
LLuis Colomak (pianoa), Manolo Germanek (kontrabaxua) eta Arnau Juliak (bateria) energiaz eta erritmo biziz beteriko kontzertua eskainiko dute. Blues, Jazz edota Boogi Woogi soinuak espazio berriak aztertzeko abiapuntua dira.
21:00: HAIZEA MARTIARTU 4TET
Saxofoi-jotzaile markina-xemeindarrak jazzaren soinu tradizionalak eta euskal sustraiak uztartzen dituen errepertorio musikala eskainiko digu. Berarekin batera: Paul Gurpegui (bateria), Vicente Marin (pianoa) eta Hector Tejedo (kontrabaxua).