
Bilboko Berreginen Museoak artearen eta prestakuntza artistikoaren aldeko apustua egingo du aurten ere. Hori dela eta, marrazketa eta margolaritza ikastaro trinkoa eskainiko du uztailean. Oraingo honetan, jarduera berriak egongo dira eta aldaketaren bat edo beste egongo da landuko diren gaietan.
Matrikula online egin ahal izango da ekainaren 4tik 11ra bitartean, erakunde bizkaitarraren webgunean (www.bilbokoberreginenmuseoa.eus). Onartutako ikasleen behin-behineko zerrenda ekainaren 12an argitaratuko da. Onartuak izan diren ikasleek ekainaren 16tik 18ra bitartean aurkeztu beharko dute dokumentazioa (NANaren fotokopia eta ordainketaren ziurtagiria), eta matrikula formalizatu beharko dute helbide elektroniko honetan: info@bilbokoberreginenmuseoa.eus. Ekainaren 23an argitaratuko dira behin betiko zerrendak.
Programa hiru bloketan banatuko da:
Halaxe amaituko da hiru asteko ikastaroa. Aste guztietako ordutegia hauxe izango da: 9:30-13:30.
Ikastaro trinko honetan aukera egongo da aste bakarrean, bi astetan edo hiru asteetan parte hartzeko: