Mary haur bat da, mendian bizi da izeba Charlotterekin, non inoiz ez den ezer ere ez gertatzen. Egun batean, katu misteriotsu baten atzetik dihoa basora, eta erratz-makila zahar bat eta lore bitxi bat aurkitu ditu. Lore hori zazpi urtean behin loratzen da baso horretan bertan. Erratz-makilak eta loreak hodeien gainetik eramango dute Mary, Endor College-raino, Madam Mumblechook eta Dee doktore jakintsuak zuzendutako magia-eskolaraino. Baina gauza arraroak gertatzen dira han, eta Maryk arriskuan jarri beharko du bizitza guztia ondo joan dadin.
Japonia
Zuzendaria:Hiromasa Yonebayashi.
Informazio gehiago Filmaffinity webgunean: Mary y la Flor de la Bruja.