Bikotearekin hautsi ondoren, Vicente (76) gustuko duen bizimodua darama Maspalomasen: eguzkia, parranda eta gozamena dira bere eguneroko jardunak. Baina istripu batek Donostiara itzultzera behartuko du eta han aspaldi abandonatu zuen alabarekin elkartu beharko du. Vicentek zahar-etxe batean bizi beharko du eta bertan armairura itzultzera bultzatua sentituko da, konpondutzat zuen bere buruaren alde bat ezkutatuz. Egoera berri horretan, galdera bat nagusituko da: garaiz al dago Vicente besteekin –eta bere buruarekin– bakeak egiteko?
Fitxa teknikoa:
- Zuzendaritza: Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga
- Gidoia: Jose Mari Goenaga
- Antzezleak: Nagore Aranburu, Zorion Eguileor, Kandido Uranga, José Ramón Soroiz, Cristina Yélamos, Kepa Errasti
- Ekoizpena: Ander Barinaga-Rementeria, Xabier Berzosa, Ander Sagardoy
- Argazki zuzendaritza: vier Agirre
- Edizioa: Maialen Sarasua Oliden, Clara Rus
- Jantziak: Saioa Lara
- Soinua: Koldo Corella, Álex F. Capilla, Nacho Royo-Villanova
- Ikus-entzunezkoak, zinematografia eta argazkilaritza: Ángel Dueñas, Sendoa Elejalde, David Herranz, Pablo Martinez Ledesma, Gonzalo Martín Robledo, Carlos Oliver, Usue Sanz, Pke Torrecillas Lozano, Xabier Urretavizcaya, Mikel Villegas, Eduard Vinatoru
- Musika: Malou B. van Holst, Lourdes Hernández