
1939an, erbestean zeuden artista eta intelektual talde batek Buenos Airesera eginiko itsas bidaiak borobilduko du La Jarra Azulek Errepublikaren erbesteko ontziei eskaini dien trilogia. Bi herrialde, bi egunkari eta bi ideologia aurrez aurre zeudela, aien patua ustekabean aldatu zen helmugara iritsi orduko: Romántico izeneko zaldi baten garaipenak betiko markatuko zituen.
Massiliak benetako gertakizun hartatik abiatzen du kontakizuna, erbesteaz, harreraz eta gaur egun oraindik ere bizirik dirauten zatiketez hitz egiteko… Atzean geratu beharrean, gaur egun berriro ere ohikotasun kezkagarriz entzuten diren gaiak.
Gomendatutako adina: 15 urtetik aurrera.