Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Matematika eguneroko bizitzan: «Korapiloak, txirikordak eta beste korapilo matematiko batzuk»

mayo 22

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak «Matematika eguneroko bizitzan» ziklo berri bat antolatu du maiatzaren 15ean eta 22an izango diren bi topaketekin. Lehen hitzordua maiatzaren 8an izan zen. Hitzaldi guztiak 19:00etan hasiko dira eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

  • «Korapiloak, txirikordak eta beste korapilo matematiko batzuk«

Maiatzak 22, osteguna, 19:00etan

Hitzaldi honetan korapilo matematikoetan eta horiek aztertzeaz arduratzen den matematikaren adarrean sakonduko da: Korapiloen teoria. Korapiloak kultura askoren funtsezko zati izan diren arren, eta gure eguneroko bizitzan etengabe agertzen diren arren, publiko ez-espezializatuak oso azaletik ezagutzen ditu. Saioan horiei buruzko galderei erantzuna emango zaie eta korapiloei eta txirikordei buruzko bitxikeriak azalduko dira.

Marithania Silvero Casanova irakasle titularra da Sevillako Unibertsitateko Aljebra Departamentuan eta Matematikan doktorea unibertsitate horretan. George Washington Unibertsitatean, Poloniako Zientzien Akademian eta EHUn ere lan egin du. Gainera, Espainiako Matematikako Errege Elkarteko batzorde zientifikoko kidea da.

Bere ikerketa korapiloen teoriaren esparruan kokatzen da eta Espainiako Matematikako Errege Elkarteak eta BBVA Fundazioak emandako 2019ko Vicent Caselles Saria jaso du, 1983an Louis H. Kauffmanek planteatutako Kauffmanen Aierua ebazteagatik. Era berean, Huelvako Zientzia, Arte eta Letren Akademiako Ikertzaile Gazteen Saria (2020) eta Sevillako Zalditeriako Errege Maistraren Ikertzaile Gazteen Saria (2024) jaso ditu

Sarrera librea izango da edukiera bete arte. Bertaratzerik ez badago, hitzaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.

MATEMATIKA EGUNEROKO BIZITZAN:

«Matematika eguneroko bizitzan» Bilboko Udalak, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Basque Center for Applied Mathematics-ek (BCAM) elkarlanean antolatzen dute. Zikloa Bidebarrieta Zientifikoaren urteko jardueren egutegiaren parte da eta, besteak beste, «Darwinen Eguna» edo «Haiek zientzia egiten dute» programak biltzen ditu. Programa horien helburua zientzia publiko orokorrari hurbiltzea da, modu atsegin, zorrotz eta didaktikoan.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA kulturari eskainitako gunea da Bidebarrietako Liburutegiaren barruan. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea dago.

Local

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España