Hondarribia bihotzez marraztuta
oan den mendeko hirurogeiko hamarkadatik aurrera, Maximo Sagarzazu Ugartek (1912-1999), bere gaztaroko Hondarribia gordetzeko ahaleginean, 1925 urtekoa hain zuzen, Hondarribiko 18 mapa eder buruz marrazteari ekin zion, eta 19 koaderno idatzi zituen, non, prosan nahiz bertsoan, Hondarribiko auzo eta baserrien historia jaso zuen, eta baita bertako ohiturak, jendea, pasadizoak eta memoriak ere. Hitzaldia Maximoren figura eta obraren inguruan jardungo da, eta martxoaren 8tik aurrera Arma Plazako 2. solairuan ikusgai egongo den erakusketa batek osatuko du. Bertan Maximoren ondarearen lagin zabala ikusi ahal izango da.
Iñaki Sanz eta Lupe Altuna Sagarzazu