
Aránzazu Calleja ikus-entzunezko musikaren konpositorea da, zineman ibilbide luzea duena. Arte Ederretan lizentziatua eta biolin-jotzailea, bere musika-prestakuntza Bartzelonan eta Bostongo Berklee College of Music eskolan handitu zuen. 2014an Berlinale Talents programan parte hartzeko hautatua izan zen, Berlingo Nazioarteko Zinemaldiko 64. edizioan.
Haren lanen artean nabarmentzekoak dira El Hoyo, Cinco Lobitos, Irati edo Akelarre filmen soinu-bandak. Azken honengatik, Maite Arroitajauregirekin batera, Jatorrizko Musikaren Goya eta Platino sariak jaso zituen. Beraren proiektu berrienak dira Borja Cobeagaren Los aitas eta Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren Maspalomas. Azken hau Donostiako Zinemaldiko 73. edizioko sail ofizialaren parte izan da, eta Musika Originalaren Goya eta Feroz sarietarako izendatua izan da. Beraren azken lana Paul Urkijoren Gaua filmaren soinu-banda da, Maite Arroitajauregirekin elkarlanean egina.
[Programatzailea eta moderatzailea: Garbiñe Ortega]
Jarduera hau Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan izango da.