
Christina Rosenvinge pop musikaren konpositorea, letragilea eta interpretea da. Haren ibilbidea eklektizismoagatik nabarmentzen da —literaturan, zineman edo antzerkian egindako sartu-irtenak barne—, baita hamarkadak, estiloak eta etiketak gainditu dituen sormen-kezkagatik ere, eta horrek erreferentziazko figura bihurtu du Hispanoamerikako egile-kantagintzan.
Bakarlari izan aurretik, Ella y los Neumáticos, Alex y Christina eta Christina y los Subterráneos taldeetako kidea izan zen. Guztira 12 disko grabatu ditu. Azkenarekin, Un Hombre Rubio, 2018ko Musika Garaikideen Sari Nazionala jaso zuen. 2019an bere lehen liburua argitaratu zuen, Debut (Literatura Random House), non letrak, testuak eta kontakizunak biltzen dituen, baita “La palabra exacta” izeneko bertso kantatuari buruzko saiakera bat ere. 2020an estreinatu zen María Perezek zuzendutako Karen filma, non Karen Blixen idazlea antzezten duen. 2022an Safo poeta greziarrari buruzko eszenaratze-proiektu baten musika-zuzendaritza eta rol nagusia bere gain hartu zituen. 2024an Alejandro Andrade mexikarraren Hombres Íntegros filmaren soinu-banda konposatu zuen; filma 2025eko maiatzaren 23an estreinatu zen Espainian.
[Programatzailea eta moderatzailea: Garbiñe Ortega]
Jarduera hau Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan izango da.