Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Melomaniak 2026: Solasaldia Karmele Jaiorekin

marzo 2

Melomaniak kulturaren arloko pertsona esanguratsuekin egindako solasaldi-zikloa da, euren bizitza “aldatu” zuen musikaren inguruan. Gonbidatuekin musikaz hitz egingo dugu, motor gisa, inspirazio gisa edo babesleku gisa ulertuta. Zarata eta nahasmena nagusi diren garai honetan, eseri, hitz egin eta artistak, idazleak eta pentsalariak inspiratzen dituen musika entzutea benetan eraldatzailea eta pizgarria izan daiteke.

Karmele Jaio Eigurenek hiru ipuin liburu –Hamabost zauri, Zu bezain ahul eta Ez naiz ni – lau nobela –Amaren eskuak, Musika airean, Aitaren etxea, eta Maitasun kapitala– eta poesia liburu bat, Orain hilak ditugu, idatzi ditu. Horiez gain, bere azken liburua Harrizko bihotza da. Aitaren etxea-rekin Euskadi Saria jaso zuen 2019an, Amaren eskuak nobelak sari ugari jaso ditu, besteak beste English Pen Award ingelesezko bertsioan, eta pelikula egin zen nobelan oinarrituta. Bere ipuinetan oinarrituta antzerki lanak egin dira eta hainbat antologietan argitaratu dira, adibidez, Best European Fiction 2017 eta The Penguin book of Spanish short stories antologietan. Bere lanak hainbat hizkuntzatara itzulita daude. 2015. urteaz geroztik Euskaltzain urgazlea da.

[Programatzailea eta moderatzailea: Garbiñe Ortega]

Jarduera hau Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan izango da.

Local

Letren Fakultatea (UPV/EHU), Montehermoso Kulturunea, UNED Gasteiz, Artium Museoa, Jimmy Jazz Aretoa, Florida Zinemak, Bakh, Euneiz eta Buesa Arena.
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España