Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Melomaniak 2026: Solasaldia Ramón Andrésekin

marzo 9

Melomaniak kulturaren arloko pertsona esanguratsuekin egindako solasaldi-zikloa da, euren bizitza “aldatu” zuen musikaren inguruan. Gonbidatuekin musikaz hitz egingo dugu, motor gisa, inspirazio gisa edo babesleku gisa ulertuta. Zarata eta nahasmena nagusi diren garai honetan, eseri, hitz egin eta artistak, idazleak eta pentsalariak inspiratzen dituen musika entzutea benetan eraldatzailea eta pizgarria izan daiteke.

Ramón Andrés (Iruñea, 1955) saiakeragilea, poeta eta musikan aditua da. Haren liburuen artean nabarmentzekoak dira: El mundo en el oído. El nacimiento de la música en la cultura (2008); No sufrir compañía. Escritos místicos sobre el silencio (XVI. eta XVII. mendeak) (2010); Diccionario de música, mitología, magia y religión (2012); Pensar y no caer (2016); Poesía reunida y aforismos (2016); Claudio Monteverdi. Lamento della Ninfa (2017) eta Despacio el mundo (2024).

Filosofía y consuelo de la música lanagatik Saiakeraren Sari Nazionala jaso zuen 2020an, eta Los árboles que nos quedan obragatik Poesiaren Kritikaren Sari Nazionala, urte berean. Halaber, Semper dolens. Historia del suicidio en Occidente (2015) lanagatik Estado Crítico Saria jaso zuen, eta Johann Sebastian Bach. Los días, las ideas y los libros (2005) lanagatik Bartzelonako Hiriaren Saria eman zioten. La línea de las cosas (1994) lanarekin Córdoba-Hiperión Hiria Saria jaso zuen, eta 2015ean Nafarroako Kulturaren Vianako Printzea Saria eman zioten haren ibilbide osoagatik. San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako eta Sant Jordiko Arte Ederren Erreial Akademiako kidea da.

[Programatzailea eta moderatzailea: Garbiñe Ortega]

Jarduera hau Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan izango da.

Local

Letren Fakultatea (UPV/EHU), Montehermoso Kulturunea, UNED Gasteiz, Artium Museoa, Jimmy Jazz Aretoa, Florida Zinemak, Bakh, Euneiz eta Buesa Arena.
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España