Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Memorias de Adriano»

febrero 7, 2026

Lluís Homar da protagonista Marguerite Yourcenarren eleberriaren antzerki-egokitzapen berri eta leial honetan. Apustu arriskutsu bat baliatuta, gaur egun bizi dugun baliopolitiko-sozialen krisialdi larria argitzea du xede.

Antzerki-ikuskizun hau, batetik, erromatarren film zirraragarri baten modura uler dezakegu, eta bestetik, bere istorioarekin, Historiarekin, mintzatzen den gizon baten kontakizun intimo gisara. Hispanian jaiotako erromatar enperadorearen bizitzaren testigantza bat da, lehen pertsonan kontatua.

Eleberriaren aurreneko egokitzapena 1998an taularatuzen Espainian, Jean Launay egokitzaile eta Maurizio Scaparro zuzendari zirela. Orain, 2025ean, hogeita zazpi urtegeroago, begirada hori eguneratzea da helburua. Hala, taularatuko den proposamenak elkarrizketan aritu nahi du gure orainarekin, Hadriano enperadorearen pentsamendua erdigunean jarrita eta Yourcenarren begirada argiaren eta boteretsuaren bidez. Lluís Homar da Hadriano: testuaren arabera, agintari itsu bezain jakintsua, eta kontraesankorra bezain bikaina.

Fitxa artistikoa: 

  • Konpainia: Teatre Romea
  • Dramaturgia: Brenda Escobedo
  • Itzulpena: Julio Cortázar
  • Zuzendaria: Beatriz Jaén
  • Antzezleak: Lluís Homar, Clara Mingueza, MarcDomingo, Álvar Nahuel, Xavi Casan, Ricard Boyle.
  • Eszenografia: José Novoa

Sarrerak:

24€. Kontsultatu deskontuak

  • Sarreren salmentaren hasiera: abenduak 2
  • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
  • Online salmenta abenduko 2ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Abenduaren 3tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Neguko Programazioaren parte da.

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España