Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Mentoretza Literarioa: «Liburua idatzi dut, eta orain?»

octubre 13

Euskal Idazleen Elkarteak Mentoretza Literarioa egitasmoa abiatu zuen urte hasieran. Iza ere, idazketaren sustapena da etxearen helburuetako bat. Parte hartze deialdiaren erantzuna ezin hobea izan zen, eta urtean zehar 3 mentore eta dagokien mentoretuak aritu dira elkarlanean. 

Urriaren 13an (astelehena) bizitakoaren berri emango dute EIEk antolatutako jendaurreko batean. Antxiñe Mendizabal editorearekin solastatuko dira Danel Lauzirika, mentoretua, eta, Irati Jimenez, mentorea. Mikel Ayllonek gidatuko du saioa, eta idazketa eta argitaratze prozesuaz galdetuko die.

Doakoa izango da, baina aforo kontuetatik izena ematea eskertuko da hurrengo helbidean: komunika@idazleak.eus.

Local

BBK Aretoa
Kale Nagusia, 19-21
Bilbao, Bizkaia 020 España