Mike Farris agertoki intimoetatik egingo duen biran murgilduko da udazkenean, bere disko berria aurkezteko, eta, batez ere, bere zale askok gehien estimatzen duten moduan agertzeko: ahotsarekin eta gitarra batekin soilik. Formatu horretan agertzen da Mike gertuen, benetakoen, emozionalen. Hor azaltzen da ongien bera den bezalakoa.
Halaber, bira hori lehenengo tour hura —2004 aspaldiko hartan Bizkaira lehen aldiz etorri zenekoa — gogoratzeko aukera da.
Kontzertu honetan, Mikeren ibilbide musikala erakutsiko da. Sorpresa bat edo beste ekarriko du eta 20 urte baino gehiagoko historia partekatuari omenaldia egingo zaio: Tennessee eta Bizkaia denboran zehar lotu dituen zubi emozional eta musikala izango da. Gau paregabea Farrisen hegoaldeko arimaren eta euskal entzuleen bihotzaren arteko lotura sakon eta iraunkor hori ospatzeko.
Mike Farris artisten artista da, eta musikarien musikaria: haren kide interpreteek txalotzen eta miresten dute. Grammy, Americana Association eta Dove Music sariak irabazi ditu, 2001az geroztik bakarka egindako sei albumi esker. 90eko hamarkadako The Screamin’ Cheetah Wheelies mainstream rock taldeko kide fundatzailea ere bada.