2025eko Mikel Albisu Antzerki Erakustaldiaren barne.
Pandemiak eragindako konfinamendu-gau batean, bi bizilagun ezezagunek proposamen izugarri batekin egiten dute topo. Printzipioz, harrigarria da proposamen hori, baina gauean zehar emozio partekatuen karrusel bihurtzen da. Soto batean bizi den printzesa bati eta dorre baten gainean bizi den printze bati buruzko ipuin bat izan liteke, inoiz elkar ikusi ez duten bi pertsona hurbili buruzko melodrama bat izan liteke, gure irrika eta frustrazioei buruzko komedia gazi-gozoa izan liteke. Agian «5 segundos, 120 kilos» izango da hori guztia aldi berean… edo agian zerbait guztiz desberdina.