Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Mikel Ayestaranen «Historias de Gaza» liburuaren aurkezpena

abril 11

  • Apirilak 11, ostirala. «Historias de Gaza», Mikel Ayestaran. Mikel Reparaz ETBko nazioarteko informazio arloko kazetaria izango du lagun.

«Historias de Gaza» lurralde zigortu honen historia kontatzen duen kronika gisa planteatzen da, bertan bizi diren pertsonen bitartez. Horretarako, Mikel Ayestaran Zerrendaren iraganaren eta orainaren artean mugitzen da, Gaza historikoki eremu lehiatua nola izan den eta biztanleek ondorengo inbaditzaileei nola aurre egin behar izan dieten azalduz. Liburua historia eta kazetaritza ibilbide bat da, baina baita pertsonala ere. Egileak, Gaza dozenaka aldiz bisitatu duen erreportariak, Hamasen 2023ko urriaren 7ko erasoaren eta ondorengo israeldarren errepresaliaren osteko gatazkaz eta zonaldearen egoeraz duen ikuspegia islatzen du.

Mikel Ayestaran Gipuzkoan jaiotako kazetari eta idazlea da eta Ekialde hurbilari buruzko informazioan espezializatuta dago. Korrespontsala izan da Israelen hainbat hedabidetan, besteak beste, Vocento taldean eta EiTBn. Nazioarteko informaziorako 5W kazetaritza-plataformaren sortzaileetako bat da. Jerusalemen bizi da 2015etik, eta hainbat libururen egilea da, horietako asko arabiar-israeldar gatazkari buruzkoak.

Mikel Reparaz Nazioarteko Informazio zuzendaria da ETBn, eta Informazio Zientzietan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean (UNAV). Euskaldunon Egunkaria eta Diario de Noticias egunkarietan hasi zuen bere ibilbide profesionala, eta urte batzuk geroago Bruselara joan zen korrespontsal gisa. Halaber, ordezkari berezi gisa lan egin du hainbat herrialdetan, besteak beste, informazio politikoa eta gatazka belikoak jarraitzeko. Reparaz bost urtez egon da EITBrentzat lanean Estatu Batuetan, 2013tik eta 2020tik. «Las grietas de América. Bajo la piel de un país dividido» entseguak Euskadi Literatura Saria jaso zuen 2021ean.

Local

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España