«Atlas historico de niños y niñas terrible» da Mikel Valverderen azken lana.
Mikel idazlea eta ilustratzailea da. Gasteizen jaio zen, eta Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Hori egiten zuen bitartean, bere lehen komikiak argitaratzen zituen. Literatura ilustratuaren mundua ezagutu zuenean ulertu zuen hori zela gehien erakartzen zuen bidea.
Hainbat egileren testuak ilustratu ondoren, bere istorioak idazteari ekin zion. Ordutik hamar titulu baino gehiago argitaratu ditu, eta idazle eta ilustratzaile lanak uztartzen ditu.Batez ere, gauzak kontatzea gustatzen zaio, eta pertsonaien adierazkortasunaren bidez egiten du hori bere ilustrazioetan.
Bere testuetan abenturarako, umorerako eta harridurarako lekua egon ohi da. Idaztea eta ilustratzea lanbide bikaina eta magiaz betea da. Hala ere, denbora asko ematen dut eserita. Horregatik asko gozatzen dut paseatzen, alderrai ibiltzen eta kuxkuxean ibiltzen.