Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Mila Musika Haria 2025

noviembre 7 - diciembre 5

Bilboko Udalak «Mila Musika Haria» ren XVI. edizioa jarri du abian, urtero Abandoko Barrutian ospatzen den hari-instrumentuen inguruko musika-zikloa.

Azaroaren 7an, 14an, 21ean eta 28an, ostirala, eta abenduaren 5ean, ostirala, 19:00etan, Bertendona Institutuan egingo diren bost kontzertuetan zehar, folka, musika klasikoa edo zinema, jazz edo fusio erritmoak eta elementu tradizionalak uztartuko dira.

EGITARAUA

Azaroaren 7an, ostirala, 19:00etan. Bertendona Institutua

DÚO BOREAL
Notas de ellas

NOTAS DE ELLAS programak hainbat konpositoreren sormena eta ahotsa erreibindikatzen ditu errepertorio paregabe baten bidez, obra klasikoekin hasi eta emakumeek idatzitako sorkuntza garaikideetaraino. Teknika fina, adierazkortasuna eta elkarrizketa historiko sakona uztartzen dituen kontzertua. 

  • Claudia Besné: arpa
  • Eva Calvo: gitarra

Azaroaren 14an, ostirala, 19:00etan. Bertendona Institutua

JUAN JOSÉ ROBLES

Juan José Robles musikariak eskarmentu handia dauka musika herrikoi eta tradizionalen inguruan, eta keinu txikiren bat ere egiten dio musika klasikoari eta flamenkoari. Bere bigarren diskoak, IN-QUIETUD, Europako diskorik onenaren saria jaso zuen 2019an World Music Centralen eskutik.

  • Juan José Robles: lautea, mandolina, bozouki, gitarra
  • Jose A. Aarnoutse: godin-gitarra, gitarra espainiarra
  • Tóbal Rentero: lautea, gitarra, dulzaina

Azaroaren 21ean, ostirala, 19:00etan. Bertendona Institutua

GITARRA LEHIAKETAren XIII. edizioa
JUAN CRISÓSTOMO DE ARRIAGA

YITAO LUO (Txina)
Lehen saria
Gaur egun Xu Tuo irakaslearen aginduetara Shenzhengo Musika Kontserbatorioan ikasten du.

ERIKA TAKADA (Tokio – Japonia)
Euskadi eta Nafarroako ikasle interpreterik onena
Gaur egun Eduardo Baranzano eta Unai Insaustirekin ikasten ari da Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.

Azaroaren 28an, ostirala, 19:00etan. Bertendona Institutua

ANA CRISMÁN
Arpaora

Ana Crismán jereztarra da instrumentu paregabe batekin, harparekin, jo eta konposatzen duen lehen artista flamenkoa. ARPAORA lan diskografiko estreinatu berriaren arteaz eta musikaltasunaz gozatzeko aukera izango dugu. Lan horren musika-konposizioak abangoardiaren eta tradizioaren artean mugitzen dira, eta flamenkoa sonoritate berrietara irekitzen dute.

Abenduaren 5ean, ostirala, 19:00etan. Bertendona Institutua

PÉTER & ZOLTÁN KATONA
Gitarren nazioarteko bikotea
Mundu osoko kritikariek diote gitarra-bikote bikainenetako bat dela Hungriako Peter eta Zoltan
Katona anaiek errepertorio klasikoko lanak (Bach eta Piazzolla) eta herri-musikaren moldaketak (pop, rock eta jazz-standardak) eta konposizio propioak interpretatuko dituzte. ALHAMBRA INSPIRATIONS azken lanak arrakasta handia izan du 2024an kaleratu zutenetik.

Local

Bertendona Institutua
Bilbao, Bizkaia 020 España