Libre eta bakean hegan egiteko ordua iritsi zaie. Zure herriko plaza zuk uste baino interesgarriagoa da. Milagrosek eta Valentinak elkar ezagutzen dute, edo hori uste dute… Emakume hauek amankomunean eginkizun bat daukate; hildako senarren azken nahia betetzea, hau da, haien errautsak botatzea. Beraien artean elkar ezagutzen diren arren, haien senarrak oso harreman estua zutela jakingo dute.