Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Mina Espazioa»: Saio Irekia

mayo 22 - mayo 28

SORMEN EGONALDIEN SAIO IREKIA

Faktoriako artista egoiliarrek saio irekiak eskeiniko dizute, gurekin partekatzeko beraien esperientzia, sorkuntza-prozesua, sorkuntzaren gatazkak eta abarrak.

‘Mina Espazioa’ · Libe Estebaranz / Antzerkia

Mina Espazioa 1997an Bilbon sortutako espazio multidisziplinar alternatiboa izan zen. 27 urte eta gero, Mina Espazioko kideen oroitzapenak berreskuratzen dira. Mina: desioa eta atsekabea batzen duen izena. Agian izenean bertan erantzuna topa dezakegu. Zer gertatu zen hor? Benetan jakin daiteke?

Ikerketa eszeniko hau Mina Espazioko kideen oroitzapenak batzen dituen antzerki errelazionalezko pieza da. Mina Espazioa gogoratzeko pieza eszenikoa. Legatu bat sortzeko pieza. Memoria kolektiboa pizteko pieza. Espazio alternatiboen garrantzia adierazten duen pieza. Kolektiboa eta batera egotearen garrantzia sustatzen duen pieza.

Libe Estebaranz · Antzezlea

Detalles

Comienza:
mayo 22
Finaliza:
mayo 28
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/05/22/mina-espazioa-saio-irekia/webkklik00-detalle/eu/

Local

Aiaraldea Ekintzen Faktoria – (Aftersun)
Errotari kalea 4-8
Laudio/Llodio, Álava 036 España