Miñan liburuari buruzko solasaldia, Amets Arzallus egilereakin eta Martzen Do Nascimento artistaren parte-hartzearekin.
2019an argitaratu zenetik, ederra izan da Miñan liburuaren ibilbidea. Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek idatzia, lehenak letra-idatzira pasa zuen, bigarrenak ahoz kontatu zion istorio lazgarria. Gineako Errepublikan jaio zen Balde, eta haren anaia txikiaren bila abiatu zen Afrika iparrerantz. Hala, Gibraltarko itsasarterainoko bidaia kontatzen da liburuan. Solasaldi berezi honetan, Arzallusek bere sorkuntza bizi esperientzia eta garapena partekatuko du. Migrazioaz, nortasunari buruz, eguneroko ikerketa-sorkuntza praktikaren inguruan eta gure sorkuntzen eraginaren inguruan arituko da.
Aste horretan zehar, Kultur Faktoriako Arte Arnasa bekadun izan den Martzel Do Nascimento (@martzelnasc) artista Faktorian mural bat sortzen arituko da eta tarte batean biak elkartuko dira oholtzan, bakoitzak bere lanaren aldarri diren lanketen inguruan une inspiratzaile bat sortzeko.