Programa publiko honek Chantal Akermanen bitartez begiratu nahi dio zinemari. Hark bere lanean jorratutako formak eta gaiak bere filmetatik haratago entzuten dira, eta hainbat irudi, gogoeta eta sentsibilitate erlazionatzeko abiapuntu gisa balio dute, halako muntaketa-ariketa gisa.
Elkarrizketen eta era bateko eta besteko materialen proiekzioen bidez, filmen, zinemagileen, momentuen eta ideien konstelazio bat proposatzen da, batzuetan lausoa eta beste batzuetan distiratsua. Ibilian sortutako genealogia bat da, obra bat bere mugetatik kanpo pentsatzera gonbidatzen duena.
Chantal Akermanen bidez pentsatzea: genealogia bat abian programak irekiera bat proposatzen du Akermanen lan-metodoak ezagutzera, beste zinemagile feminista batzuek beste hizkuntza eta geografia batzuetatik harengan behin eta berriz errepikatzen diren gai batzuei buruz nola lan egin duten ikustera, eta baita zinemari buruzko haren ikuspegia historia hurbilari buruz galderak egiteko nola erabil daitekeen pentsatzera ere.
Programa hau Chantal Akerman. Irudiari aurre egitea erakusketaren harira antolatu da.
Uztailaren 14an
18:00 – 20:00 – The Art of Editing
Claire Atherton-en hitzaldia, zinema muntatzailea eta Chantal Akerman. Irudiari aurre egitea erakusketaren komisarioa [EN/ES]
Uztailaren 15ean
18:00 – 20:00 – Beyond Akerman: Feminist Experiments with the Moving Image
Erika Balsom-en hitzaldia, ikertzailea eta Londresko King’s Collegen ikasketa zinematografikoen irakaslea [EN/ES]
Uztailaren 16an
18:00 – 19:30 – Genealogia bat abian
Andoni Imaz zinema komisario eta kritikoaren eta Arantza Santesteban Artium Museoaren Ikerketa eta Programa publikoen komisarioaren hitzaldia [EU/EN]
19:30 – 20:00 – Amaierako ondorioak. Claire Atherton, Erika Balsom, Andoni Imaz eta Arantza Santestebanekin [EU/ES/EN]
IKERKETA-EGONALDIA (programa publikoari lotua):
Egoiliar gonbidatua: Andoni Imaz.
Programaren komisarioak:
Arantza Santesteban
Andoni Imaz