Tolosako dantzaerari begiratuko zaio datorren Dantzan Ikasiko saioan Mikel Sarriegirekin (urriaren 26an, larunbata, 10:00-13:30, Tolosako Kultur Etxean).
Lehendabizi, Gipuzkoa osoko dantza-maisuek gorde duten eta hain ezaguna ez den Iztuetaren oinordetza horren ezaugarri nagusienak aurkeztuko ditu Sarriegik. Ondoren, Tolosan 1970eko hamarkadatik aurrera ezagutu den dantza-sistema, ahal den neurrian, aurreko horren testuinguruan nola kokatzen den azalduko du. Eta jarraian, modu praktikoan erakutsiko ditu azaldutako egikera horiek, tolosar dantzarien laguntzarekin.
Non dute jatorria gure dantzek? Beti dantzatu al gara berdin? Jakin al daiteke noiz gertatu diren aldaketak? Zergatik gertatu dira aldaketa horiek?