Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Mintza Lagun Diálogos: «Zauria eta hitza. Isiltasunen kartografia»

febrero 5

KM Kulturuneak antolatutako solasaldia, Mintza Lagun Diálogos zikloaren barruan:

  • Zauria eta hitza. Isiltasunen kartografia

Emakumeen sufrimendua inguratzen duen isiltasuna hautsi eta hitzez beteko dute saioa gonbidatuek. Osasun mentalari buruzko hausnarketa hizpide, esperientzia pertsonaletik zein fikziotik abiatutako kontakizunak ardatz izango dira. Zauriei begiratu eta horietaz hitz egitea da asmoa, denak bilduko gaituen sare bat sortuz.

Itxaso Martin kazetaria, idazlea eta antropologian doktorea da. Hainbat nobela kaleratu ditu, hala nola Ni, Vera eta Puntobobo. 2016an Eromena, azpimemoria eta isiltasunak idazten: hutsune bihurtutako emakumeak garaiko gizartearen eta moralaren ispilu doktore-tesia argitaratu zuen. Irratian eta telebistan egin du ibilbide profesionalaren zatirik handiena eta EHUn irakasle ere izan da.

Aitziber Garmendia Arte Eszenikoen ikasketak burutzeaz gain, Zuzenbidean lizentziatu zen. Hala ere, aktore lanetan aritu izan da beti. Interpretazioak asko eman dio, besteen azalean sartzeko aukera, adibidez, eta horrek beste errealitateak hobeto ulertzen laguntzen dio. Interpretazioa enpatia da.

Irati Iturritza Hizkuntza Modernoetan graduatua, poeta, itzultzailea eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea da. Brazos cortos eta Tampoco era esto lo que quería decir olerki-liburuak argitaratu ditu. Hainbat idazle euskaldunen lanak gaztelaniara itzuli ditu, hala nola Itxaso Martinen Ni, Vera.

Partaideak: Itxaso MartinAitziber GarmendiaIrati Iturritza (moderatzailea)

Local

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Elbira Zipitria, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España