Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Miramar Gauak 2025 (egitaraua)

mayo 29 - mayo 31

Miramar Gauak jaialdia aurten ere egingo dute Donostian, iazko edizio gorabeheratsuaren ondoren (euriak hainbat kontzertu egitea eragotzi zuen). Maiatzaren 29, 30 eta 31n egingo dituzte kontzertuak begiratoki paregabe honetan.

Lehen gauean, maiatzaren 29an, Rulo y la Contrabandak, Valeria Castrok, Garik eta Las Migasek joko dute; bigarrenean, maiatzaren 30ekoan, Mikel Izalen, Rita Payesen, Leo Rizzo, Kukai dantza konpainiaren eta Alex del Tororen txanda izango da; eta maiatzaren 31n Gorka Urbizuk, Siloek, Marenek, Valérie Ékoumek eta Lamia Marik izango dute jaialdia ixteko ardura.

Hiru eguneko bonuak 132 euroan salgai daude, eta gaualdi bakoitzeko sarrerak 58,30 euroan.

Kontxako badiaren hondoko oihala izanik, eta ingurune naturala ahalik eta gehien errespetatuko duen eszenaratze zainduarekin, eta publikoarentzat esperientzia paregabe, iraunkor eta ahaztezina bermatzeko asmoz, jaialdiak bi agertoki ezberdin izango ditu, eta horietan banatuko dira edizio honetarako aurreikusitako emanaldiak.
 
  • Kontxa agertokia: jauregiaren aldean egongo da, badiaren gainean, eta bertan musikaz gozatu ahal izango da, eguzkia itsaso gainera erortzen dela ikusiz. Bertan egingo diren emanaldiak Las Migas eta GARI (maiatzak 29), Leo Rizzi eta Kukai Dantza (maiatzak 30) eta Valerié Ekoumé eta Maren (maiatzak 31) izango dira.
  • Jauregia agertokia: neurri handiagoko eszenatoki hau Miramar Jauregiaren atzealdean egongo da eta asmo handiko eszenaratzea izango du. Besteak beste, Rulo y la Contrabanda eta Valeria Castro (maiatzaren 29an), Mikel Izal eta Rita Payés (maiatzaren 30ean) eta Gorka Urbizu eta Siloé (maiatzaren 31n) izango dira bertan.

Local

Miramar Jauregia – (Arrantzaleen Museoa (Bermeo) / Mundakako Gaztelekua)
Mirakontxa Pasealekua, 48
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España