Hitza eta soinua uztartzen dituen emanaldia da, Daneleren kontakizuna Mirenen musikarekin lagundua baitago. Testua idazteko abiapuntua «etorkizuna» izan zen, baina beste hainbat gai ere agertzen dira bertan: dolua, dantza, popperra, afterra, irudimena, lagunak… Hori guztiaz arituko dira, regetoi, musika elektroniko eta bolero doinuez girotuta.