Henrik Ibsen idazlearen “Hedda Gabler” lanaren bertsio libre hau originalaren izaera klasikotik urruntzen da gaur egungo garaira bere gordintasun osoan etortzeko. Eguneratze horrek ez du inola ere galarazi idazle norvegiarraren lan guztietan ageri den giroa: bere emakumezko pertsonaiak harreman itogarrietan harrapaturik bizi dira. Emakumeak, izan ere, barne hierarkia maltzurretan giltzapeturik bizi dira, gizonen agindupean, gizonen kontrolpean, gizonen boterearen xedearen adierazpenik bortitzena emakumearen suntsiketa baita. Hori bai, pertsonaiak estu hartzen dituzten gatazkak gaur egungoak dira, leku berera eramaten gaituzten arren. Istorio honetan ugaria da zitalkeria, ugariak estrategia ezkutuak, eta ospetsu izan nahia. Eta zenbat eta gehiago barneratu hartan, hainbat eta lausoagoa da pertsonaien eta interpreteen arteko marra. Misoginia & Spoilers komedia gogorra da emakumeen gaineko botere-abusu betierekoaren gainean. Ibsenengandik abiatzen da, baina gure egunerokotasunaren errealitatean egiten du eztanda.
Fitxa artistikoa: