
Misseo Future, Enek-o Zulaikaren aurreko musika-proposamen zenbatezinen sintesia da.
Pop melodiko eta goxoenetik, death metal bortitz eta astunenera bidaiatzen du. Kontraste musikal zein semantikoa oinarri hartuta: pozez negar egitera, tristuraz barrez lehertzera eta lasai mosheatzera gonbidatuko zaitu bere abestiekin. Dozenaka lan argitaratu ditu, euren artean «Gmail Lyrics» Miguel Noguera artistarekin elkarlanean.