Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Mit pyramiden» (Renate Sami)

diciembre 7, 2024

Kairo munduko hiririk zaharrenetako bat da, eta antzinako kulturen aztarnak ditu, kristauak eta musulmanak. Sami zuzendaria Egipton bizi izan zen hainbat urtez eta film honetan herrialdea arakatzen du bere kamerarekin: dantzan ari den neska gazte bat, hautsez betetako kale bat, denda txiki batzuk aurrean jendea pilatuta dagoela, bere bizitzako istorioak kontatzen dituen adineko emakume bat. Irudiek, argazkiek eta testuek herrialdearen askotariko  oroitzapenak dakartzate gogora: Menfisetik, antzinako hiriburutik, al-Fustateraino eta Ibn Tulungo meskitaren eraikuntzaraino. Geratzen dena erritu eta erritual arkaiko batzuk dira, eta antzinako aurriak, monumentuak eta egiturak, hiri osoan zehar sakabanatuta daudenak eta Om Gad izeneko emakume baten testuetan islatzen direnak.

Fitxa teknikoa: 

  • Zuzendaritza: Renate Sami
  • Gidoia: Renate Sami
  • Herrialdea: Alemania
  • Urtea: 1991
  • Iraupena: 90 minutu
  • Hizkuntza: alemanez, gaztelaniazko azpitituluekin

Local

Tabakalera – (Plaza)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España