Cargando Eventos

« Todos los Eventos

MIX-A BEREZIA!: Mamba Beat Club + Gazzi + Elena Barker

diciembre 19

Mamba Beat Club

Mamba Beat taldearen albo-proiektu bat da; bertako bi kidek euren lehen EPan, “Just Another AfterParty”, elementu organikoetatik aldentzen dira, bide intimoago baten bila, emozioak musika elektronikoaren bidez adierazteko helburuarekin.

Gazzi

Pablo Jiménez da Gazzi, Jaengo Linaresetik datorren talentu emergentea. Burial edo Four Tet bezalako erreferenteak ditu, eta dantza-pistatik zuzenean hartutako eraginak. Post-dubstep-a, UK bass-a, deep house-a, dembow-a eta breakbeat-a nagusi dira artista andaluziarraren sorkuntzetan; orain arte bi album, lau EP eta single ugari plazaratu ditu bere ibilbide musikal bizkor eta intentsuan.

Elena Barker

Mixthetika kolektiboko kide da, eta harekin estatu osoko hainbat hiritan aritu da, baita nazioartean ere, Seuleko Cakeshop eta Berlingo Re:mise bezalako klubetan. Bere une magikoenetako bat Sagüesen egindako Dantz Point-eko seta izan zen; Donostiako ilunabar hartan egindako bere set sentiberak ikus-entzuleak guztiz txunditu zituen.

Local

Bilboko Kafe Antzokia – (Bilborock eta)
Done Bikendi, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España