
XX. mendean diseinuak altzari, objektu eta jantzietan izan zuen eraginaren berri ematen duen erakusketa aurkezten digu Jantziaren Zentroak. Zortzi hamarkada, bakoitzeko altzari baten irudia eta alboan garai horretako jantzi baten erreplika.
Erakusketa ekainaren 6tik irailaren 27ra bitarte egongo da zabalik.
Helduentzako erakusketa elebitan.
Sarrera libre eta doan, ez da izenik eman beharko ez eta gonbidapenik jaso beharko. Edukiera mugatua.
Jantziaren Zentroaren eskutik.