Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Momiak»

mayo 3

Lurraren erraietan, badago momien hiri bat!. Inperioaren aginduz, Nefer printzesak Thut-ekin ezkondu behar du, gurdi-auriga ohi batekin. Bietako inork ere ez du ezkondu nahi; Nefer-rek askatasuna nahi duelako, eta Thut-ek, berriz, ezkontzari alergia diolako. Baina jainkoen asmoak ezeztaezinak dira: Thut-ek Nefer-ekin ezkondu behar du eta Faraoiak eman dion errege-eraztuna zaindu beharko du; eraztunari zerbait gertatuko balitzaio, Thut-ek begiak eta mingaina galduko lituzke.

Bien bitartean, gure munduan, Lord Carnaby indusketa arkeologiko bat lantzen ari da eta zerbait berezia aurkitu du: Egiptoko errege-ezkontzako eraztun bat!. Gizakien mundura joan behar du Thut-ek hura berreskuratzeko. Sekhem, bere 12 urteko anaia, haren maskota krokodiloarekin batera, eta Nefer ditu laguntzaile.

Elkarrekin abentura handi bat biziko dute London modernoan, eta beren planen barnean sartzen ez zen zerbait aurkituko dute: maitemintzea.

Fitxa teknikoa: 

  • Zuzendariak: Juan Jesús García Galocha
  • Gidoia: Jordi Gasull, Javier Barreira
  • Iraupena: 88 minutu

 

Local

Aiete Kultur Etxea + Okendo Kultur Etxea
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España